XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
UZTAPIDE, GIZALEGEBETEKOA (eta I) GALDERA - Kaixo, Manuel. Manuel Olaizola, Uztapide baserri erosoan
ERANTZUNA.- Bai halaxe da. Gure Jainkoak hantxe jaioerazi ninduen eta gustora bete nuen nik nere bizitza.
G.- Non gustorago? Uztapiden, Oiartzun aldean, baso-lanetan
E.- Bueno, nere bizitzako mugarri
Ez dakit; nik uste, aipatu dituzun aldi eta gune
Nola esango dizut ba noiz ginen hobeto? Ordu eta une, jenero desberdinekoak dira.
Konparazio batetarako: gerra zibila bukatzear
Bateko, otordu batean jatenarena bakarrik ez da kontua; hor dago lagunartea edo urte haietako gure sasoi gordina
Besteko, frentean nabari genuen lagunarte berezi eta min
Baina, Toledo-ko frentea aitatu didazu eta utzi eidazu orduko pasadizo bat gogoratzen.
G.- Bai, gizona, bota barrabarra
E.- Ez, ez... orduko sasoiarena
Neskalaguntzako partikular horretan oso txintxo eta tajuz
Han egin genuen apustu baten berri eman nahi nizun Frentea geldi zegoen. Pake ederra.
Batean, herri hartako gizon batekin disputa bat atera genuen harek zeukan behi-parea, guk hamabi euskaldunek, tiratu baietz; gurdia
Eta harek ezetz tiratu... Eta arrua
Erantsi genizkion sokak gurdiari atzeko puntatik.
Hiru arraia markatu genituen frontoian, eta erdikoan jarri gurdi hori, eta beste bi arraia, bata haren aldetik eta bestea guretik, eta gu zai hasteko.
Behin ipurdiak zabalduaz gero ez du ganaduak indarrik.
Deskuidatu balitz hiru kilometro zeuden handik Toledo-ra, baina harañoxe eramango genituen.
Gero gure ofizialak herri hartan zen behi-parerik onenari jokatu nahi izaten zion sei mutilekin eta ez ziren atrebitzen, pentsa!.
G.- Andaluzen batzuk eta izango ziren han tartean, zer zioten zuen marka ikusita?
E.- Bueno denetik zebilen han.
Baziren morrosko
Behin tokatu zitzaidan andaluz batekin.
Frentetik piska bat atzeratuta geunden eta gau batean abisoa etorri zitzaigun soldadu-pare bat joateko, atakeren baten esperantza edo, ez dakit.